Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

BIGARA. Abere ba palindromo tailerra.

2025ko Urriak 18 | 12:00 - 13:30

LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleak

__

“Apo zopa”, “afari jirafa”, “asto hotsa”, “erbi libre”, “aker oreka”, “ele bele”, “oilo olio”, “alegia igela”, “karramarro horra marrak”… Animalia gehienen izenak beste hitz bat ezkutatzen du aurkako norantzan eta hau ezin da kasualitatea izan, ala bai?

Palindromoa edo kapikua, eskuinetik ezkerrera zein ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitz edo testua da: “amama”, “aisia”, “autore erotua”… Euskaraz palindromo labur ugari aurkitu ditzakegu elkarlanean. “Zorizko palindromo” horretatik abiatuz, hitz eta hizkien forma eta hotsarekin jolastuko dugu, Markos Gimenoren palindromoen inguruan ere arituko gara.

Familia jarduera hau Karteletrak erakusketaren jarduera osagarria da.

__

Oharrak: Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.

____________________________

IZEN-EMATEA

____________________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Urriak 18
  • Ordua: 12:00 - 13:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.