Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

GERNIKAK. BEGIRADAK erakusketaren irekiera ekitaldia

2025ko Martxoak 4 | 19:00 - 20:30

Erakusketaren inaugurazio jaialdia | Gernikak. Begiradak erakusketa Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK) izango da ikusgai martxoaren 4tik 27ra. Erakusketaren inaugurazio ekimena martxoaren 4an arratsaldeko 19:00etan izango da, martxoaren 3a den data berezi honen hurrengo eguna erreferentzia bezala hartuta. Erakusketaren inaugurazioan Xanti Arrieta, Maite Aristegi, Onintza Enbeita, Txema Ramirez de la Piscina eta Kirmen Uribek hartuko dute parte eta Eñaut Elorrietaren kontzertu txiki bat izango dugu.

Erakusketa honetan Xanti Arrieta eskulturgileak Picassoren artelan ezaguna zatikatu, berrinterpretatu eta oraingo testuinguruan kokatu du, orduko lekukotasunak berreskuratuz eta egun euskal kulturan erreferentzialak diren zenbait pertsonaren begiradak jasoz. Hala nola: Nerea Ibarzabal Salegi, Eñaut Elorrieta Larruzea, Castillo Suarez Garcia, Patxi Ibarzabal Ansola, Maite Aristegi Larrañaga, Amets Arzallus Antia, Onintza Enbeita Maguregi eta Martxelo Otamendi Egiguren, Kirmen Uribe eta Txema Ramirez de la Piscina. Xanti Arrietak teknika eta material desberdinak -eskultura, pintura, argazkigintza, zeramika, esmaltea, zura…- erabiltzen dituen artista bergararra da. Txema Ramirez de la Piscina ibilbide luzea duen kazetari, idazle eta ikerlaria da; aspaldi gasteiztartu zen komunikazio irakasle Ibartarra da eta hainbat kolaboratzaile izan ditu erakusketa honek.

__

Gernikak. Begiradak | Aurrean duzuna ez da atseden gunea. Ezta begiratoki ederra ere. Burdinazko aulki txatar batean zaude jesarrita. Deseroso, ipurdia jarlekuaren pleguetara egokitu ezinik. Parean duzun errealitatea ez duzu gustuko. Entzuten duzun garrasiaren gordinak bihotza urratzen dizu, baina ez dakizu zer egin, zer esan, nola jardun. Orrialdea pasa? Telebista itzali? Munduari bizkarra eman?

“Gernikak. Begiradak” erakusketa ezinegonetik sortu den begirada kolektiboa da. Gernikan 1937an izandako bonbardaketatik gaur arte zein gutxi ikasi dugun ikusarazten digun oihu erdiragarria. Izan ere, guk ezagutzen dugun Gernika horren atzean, beste hamarnaka, ehunka Gernika daude. Gehienak askoz ere bortitzagoak, askoz ere odoltsuagoak. Laztura. Izua. Heriotza. Basakeriaren oihartzun bipila helarazten dizkiguten toki-izenak dira: Malaga ezezagunagoak. Urrutikoegiak, agian? Zenbat Gernika, zenbat Hiroshima, zenbat Gaza berri jasateko prest gaude, gu XXI. mendeko lehen laurdenera iritsi garen munduko hiritar modernook gure besaulkitik zirkinik ere egin gabe?

_______________

GONBIDAPENAK

_______________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Martxoak 4
  • Ordua: 19:00 - 20:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.