Euskararen biziberritzea eraldaketa sozialeko prozesu luzea da.
Idurre Eskisabel Larrañaga | Idurre Eskisabel Larrañaga Beasainen jaio zen 1970 urtean. Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kazetaritzan ibilbide luzea du: Euskaldunon Egunkaria eta Berrian egin du lan, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du: Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Euskalerria Irratian, besteak beste. Gaur egun, Jakin pentsamendu aldizkariko eta pentsamendu feminista euskaratzea xede duen Eskafandra bildumako kontseilu editoreetako kidea da, baita Ondas Saria jasotako Lokatza podcasteko egileetarikoa ere. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kidea da, zehazki Hizkuntza eta Genero atalekoa. Lanbidez EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea da, eta bertan prentsa edizioa, irratigintza eta informazio generoak irakasten ditu.
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urriaren 29a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko otsailak 24
