Palestina, genozidio baten anatomia
Iazko urriaren 7a aurrekaririk gabeko genozidio baten abiapuntua izan zen Palestinan. Mark Pelmutter Nazioarteko Zirujauen Elkargoko presidenteordearen hitzetan, Gazako triskantza «historiara pasako da gizateriaren kapitulu okerrenetako baten modura». Mediku estatubatuar judu horrek hiru hamarkadako eskarmentua dauka munduan izan diren larrialdi humanitario lazgarrienetan, eta haren esanetan «misio horietan guztietan ikusi dudana aintzat hartuta ere, Gazako errealitate itzelak ez du parekorik».
Nolanahi ere, albiste hutsetatik harago, Isarelgo erregimen koloniala Palestinan burutzen ari den genozidioaren ikuspegi informatuagoa izateko, ezinbestekoa da gertakizun horiek euren testuinguru historiko eta politikoan aztertzea. Saio honetan Palestinako mende bateko kolonizazio historia eta azken urtebeteko genozidioa ulertzeko gako batzuk izango ditugu hizpide.
*Doan edukiera bete arte.