Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

INGUDEA soinuak errementari kaletik

KeLepo eta Felix Buff

Apirilak 17 | 20:30

Ke Lepo | Alejo Orbegozoren alter ego musikala da, urteak daramatza sintetizadorearen eta musika elektronikoaren aukerak esploratzen. 2023ko abenduan Izpi izeneko lehen diskoa kaleratu zuen, Forbidden Colours Diskotxearen zigilupean. Bere soinuak elektronika esperimentala, avant-gardea eta synthwavea uztartzen ditu, introspekzioa eta aurkikuntza sustatzen dituen atmosfera sortuz. Inprobisazioa eta esperimentazioa dira bere sormenaren ardatzak, eta hainbat artista garaikideren eraginak antzeman daitezke bere lanean. 2025ean, Izpi aurkeztuko du Felix Buff bateristarekin batera, proposamen indartsu eta dinamiko batean; sintetizadoreak eta bateria uztartuz, diskoaren kantuak ikuspegi biziago eta energetikoago batetik eskainiko ditu.

INGUDEA SOINUAK ERREMENTARI KALETIK | Errementari kalean, non aspaldi burdinolak sua eta hotsa zabaldu zituzten, orain beste su bat piztuko da: musika eta euskararena. Gure kulturgunean, kontzertuen bidez, doinu zahar eta berriek elkar topatuko dute.

Metalari forma ematen zitzaion bezala, musikak eta hitzak gure arima moldatzen dute oraindik ere. Zatoz eta sentitu nola tradizioak eta gaur eguneko sormenak bat egiten duten.

  – Ingudeak oraindik badu zer kolpatu. –

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.