Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

LES BOBÉ BOBÉ. DadA ü LaLA

2024ko Urriak 23 | 19:30 - 20:30
IAK_agenda_ Les bebó bebó

Dada ü LaLa

Mundua ulertezina den garaiotan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun den zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatonbe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara.

Les Bobé Bobé

Gasteizko arte eszenikoetan ibilbide oparoa egin duten hiru kidek sortu zuten Les Bobé-Bobe antzerki taldea. 2019an aurkeztu zuten lehendabiziko lana, Jason Guerrak zuzendutako ‘Eta Kittorik ez’ obra, Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal antzezle. 2020an ‘Txilin hotsak’ antzerki laburra aurkeztu zuten, eta ostean, 2023an, etorri zen ‘(H)ondoko gela’ thriller absurdoa. (www.lesbobebobe.eus-en ikus daiteke). Oraingo honetan dadaismoan sartu dira buru-belarri ‘Dada ü Lala’ antzerki absurdo, fisiko eta lotsagabearekin. Bilboko Loraldia jaialdian estreinatu zuten joan den martxoan.

EROSI SARRERAK

Xehetasunak