Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MAHAI JOKOAK EUSKARAZ FIKZIO FABRIKAREKIN | Zaharraz Harro

TAILERRA

Ekainak 24 | 17:30

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

MAHAI JOKOAK EUSKARAZ FIKZIO FABRIKAREKIN | Mahai joko eta jolasek goraldia izan dute azken urteetan baina sarritan zaila da nondik hasi, nola jolastu edo norekin aritu jakitea. Gauzak erraztea erabaki dugu eta ekainaren 24an proposamen garaikide interesgarriak giro hurbil, seguru eta atseginean ezagutzeko saioa antolatu dugu mahai jokoak euskaraz deskubritu, gozatu eta esperientziaren inguruan elkarrekin lasai hitz egiteko. Fikzio Fabrika eraldaketa ludikorako kolektiboa da, fikzio kolaboratiboa eta testuinguru ludikoa norberaren eta inguruaren lanketa eta eraldaketarako aukera bezala ulertzen dituena.

FIKZIO FABRIKA | Eraldaketa ludikoko talde bat da, eta fikzio kolaboratiboa eta testuinguru ludikoa norberaren eta ingurunearen elaborazio eta eraldaketarako aukera gisa ulertzen ditu.

ZAHARRAZ HARRO | Gasteizko Alde Zaharreko auzo-jaia da, auzokideek eta bertako eragileek antolatua. 2008an sortu zen, auzoaren nortasuna, parte-hartzea eta auzo-harrotasuna sustatzeko helburuarekin. Astebetez, kultura, kirola, musika eta herri-ekintzak uztartzen ditu. Festa baino gehiago, Alde Zaharra bizirik dagoela aldarrikatzen duen ekimen komunitarioa da.

Oharrak:

  • Jarduerak 15 izen emate mugatu izango ditu.
  • Tailerraz gozatzeko aukera izen ematearen bidez egingo da.

Xehetasunak

  • Data: Ekainak 24
  • Ordua: 17:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.