Skip to main content

AGENDA

Loading Gertaera

« Egun Gertaera

MIKEL IRIZAR ETA GOIATZ OIARTZABAL. Euskaldunentzako Jabetze Eskola

Azaroak 27 | 18:00 - 20:00

EJE

Euskaraz hitz egingo da 2073an? | Zer egin behar dugu testuinguru aldakorrean eraginkor izaten jarraitzeko? Galdetzen diote beren buruari Mikel Irizar Intxausti eta Goiatz Oiartzabal Lakarra, Euskaldunentzako Jabetze Eskolako 2. saioan. Biak Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategian izan duten esperientzietatik hitz egingo dute, zeinetan laborategi izaeratik ekarpena egitea proposatzen duten, etorkizunean euskara ere erabilia izan dadin. Egungo mundu homogeneizatzailean, aniztasuna balio positibo gisa aldarrikatu nahi dugu, eta elkarren artean lotu menpeko gorputzak, non euskal hiztunak, emakumeak, trans pertsonak, migratzaileak, gizarte-maila apalenekoak… aurkitzen diren.

Goiatz Oiartzabal Lakarra (Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1983) | Badalab hizkuntza berrikuntza laborategiko zuzendari lanetan dabil gaur egun. Formakuntzaz ingenieria, bere lan ibilbidearen zati handia igaro du Fagor Arrasaten, industriaren eta kooperatibaren munduan hain zuzen, berrikuntza alorrari estuki lotuta. 2018 urtetik aritu da Badalaben sorrerari ekarpena egiten, Mondragon Unibertsitatean irakasle edota Debagoiena 2030 Garapen iraunkorreko sarean prozesu arduradun lanetan zebilen bitartean. 2021 urteko abenduan hartu zuen zuzendari kargua laborategian.

Mikel Irizar Intxausti (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1954) |euskal komunikazio eta Herri politiken arloan ibilbide luzea egin du eta  Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia izan da. Irizarrek hainbat ardura izan ditu euskal komunikabideen munduan: Topagunea eta Tokikom-eko lehendakari ohia da, eta Arrasate Komunikabideak-en presidente eta Goiena Komunikazio Taldeko arduradun eta zuzendari nagusi izan zen. 2012-2014 urteen bitartean Topaguneko lehendakari izan zen, eta 2012an sortu zen Tokikom bateraguneko lehen lehendakaria ere izan zen. 2015ean Gipuzkoako Foru Aldundira joan zen, non Euskararen Zuzendaritza Nagusia eta Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza ardura izan dituen.

Matrikula-epearen hasiera: 2024ko urriaren 29a

Matrikula-epearen bukaera: 2024ko azaroaren 25a

 

EJE

Xehetasunak

Data:
Azaroak 27
Ordu:
18:00 - 20:00
Gertaera Kategoria: