Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MUINA

2024ko Uztailak 22 - 2024ko Abuztuak 22

KULTURA-JARDUEREN POLTSA

Muina deialdiaren lehen edizio honetan, 2025ean zehar Izaskun Arrue Kulturgunean garatzeko kultura-jardueren proposamenak jasoko dira. Guztira, 5 proposamen aukeratuko dira: ikuskizun bat, hitzaldi bat, ikus-entzunezko proiekzio bat, ikastaroa bat (gutxienez 3 saio) eta lantegi bat (saio 1). Jarduera motaren arabera, jasoko den ordainsaria 250€ eta 800€ artekoa izango da. Epea abuztuaren 22ra arte egongo da zabalik.

Muina zerbaiten zatirik barnekoenari esaten zaio, eta Izaskun Arrue Kulturgunearen bizkarrezur-muina kultur programazioaren parte diren sortzaileek eta talde ezberdinen egitasmoek osatzen dute. Hori dela eta, kultura-jardueraren bat gauzatu nahi duen herritar ororentzat zuzendutako proposamen poltsa zabaltzea da deialdi honen xedea. Muina deialdiaren helburua arabar herritarrek buruan dituzten kultur ekimen ezberdinak gauzatzeko aukera ematea da, eta bide batez, programatzaileen eta sortzaileen artean aldebikoa den harremanari heltzea.

Oinarriak HEMEN

Izen ematea HEMEN

Xehetasunak

  • Hasiera: 2024ko Uztailak 22
  • Amaiera: 2024ko Abuztuak 22
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.