Nori zuzenduta: Haur hezkuntzako ikasleak eta beraien familiei
Leihoak | Zentzumenentzako bidaia bat, egunerokoaren poesiatik abiatuta irudimenaren leihoak irekitzeko.
Haizea dabil eta hotz handia egiten du. Etxetik atera ezineko gau batean, emakume bat kafesnea berotzen ari da, leihotik begira. Hatzarekin kristalean marrazten hasten da, konturatu gabe.
Eguneroko keinu xume hori itsas hondo poetiko batean bihurtzen da: arrainak, anemonak eta amets itxurako irudiak agertzen dira, isilean. Ikus-entzunezko ikuskizun honek haurrei gonbita egiten die irudimena piztera, jolasa berreskuratzera eta errealitatea eraldatzeko duten gaitasuna arakatzera.
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare | Gasteizko Beñat Etxepare proiektuak arte eszenikoen eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana bultzatzen du. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta antzerki-ikuskizunak bitartekaritza-jarduerekin bateratzen ditu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan, familientzako saioak ere proposatzen ditu, non gurasoek eta seme-alabek antzerkian biziko duten esperientzia parteka dezaketen jolasaren eta elkarrizketen bidez. Proiektu honen barruan, Izaskun Arrue Kulturguneak Teloia ireki aurretik programa osatuko du. Ane Arrugaetak gidatuko dituen saio hauek antzerkia ikusiko duten ikasleei eta haien gurasoei eskainita daude, helburu izanik antzerkian jasoko den esperientzia amankomunean jartzea eta familia osoari lan eszenikoaren inguruan hausnartzeko tresnak eskaintzea.
__
Oharrak:
![]()