Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatzen duen Izaskun Arrue Kulturguneak IAK 2025 Bideoklip Lehiaketaren lehen edizioa abiarazi du, euskarazko musikari lotutako ikus-entzunezko sorkuntzak aitortu, saritu eta bultzatzeko.
Ekimen honek ikusgarritasuna eman nahi die ikus-entzunezko sortzaileen lanei, baita bideokliparen esparruan lan egiten dutenei. Baldintza bakarra: aurkeztutako lanaren hizkuntza nagusia euskara izatea.
2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako bideoklipek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko epea 2025eko urriaren 31ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak esteka baten bidez (YouTube, Vimeo, etab.) aurkeztu beharko dira inprimaki honetan.
Interesa duten pertsonek nahi adina obra bidal ditzakete, baldin eta euskararen originaltasuna, egiletza eta erabilera hizkuntza nagusi gisa betetzen badituzte.
Sariak eta proiekzio publikoa
Sariak:
- 1. saria: 1.000 €
- 2. saria: 500 €
- 3. saria: 500 €
Lehenengo bi sariak epaimahai profesional eta independente batek emango ditu; hirugarren saria, berriz, publikoak emango du, eta aukeratutako lanen proiekzioan erabakiko da, azaroaren 22an, Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK). Ekitaldi honetan, publikoak bere bideoklip gogokoena aurrez aurre bozkatu ahal izango du, hirugarren saria irabazi duen lana aukeratzen lagunduz.
Finalisten hautaketa eta komunikazioa
Antolatzaileek azaroaren bigarren astean jakinaraziko dituzte aukeratutako obrak, posta elektronikoz. Aukeratutako bideoklipen egileek sari-banaketara joan beharko dute, edo ordezkari bat izendatu. Bestela, ezin izango dute saria dirutan jaso.
Lehiaketaren oinarriak (laburpena)
- Ikus-entzunezko sortzaileentzat, ekoizleentzat eta erakundeentzat.
- Bideoklipek euskara izan beharko dute hizkuntza nagusi.
- Aurkeztutako lanak originalak izan behar dira eta 2024ko urtarriletik aurrera sortuak izan behar dira.
- Bidalketa-epea: 2025eko urriaren 31ra arte.
- Bidalketata plataforma baten (Youtube, Vimeo…) bidezko esteka bitartez.
- Epaimahai profesionala + publikoaren bozketa.
Oinarri guztiak hemen
