Euskal Herriko feministek aspaldi erakutsi bezala, beharrezkoak eta eraginkorrak dira Jabetze Feministarako Eskolak, ahalduntze eskolak, alegia; eta han eta hemen, ingurumari ezberdinetan, barreiatuak daude, emakumeak feminismoan jabetzen eta mugimendu feminista bera ahalduntzen eta indartzen. Beraz, euskaldunek badute nora begiratu, eta nondik ikasi.
Hausnarketa horietatik tiraka, Lazarraga Kultur Elkarteak Euskaldunentzako Jabetze Eskola bat jarriko du martxan Izaskun Arrue Kulturguneko programazioaren baitan, Udako Euskal Unibertsitatearekin batera. Gasteizko eta inguruetako euskaldunek beren burua janztea, euskararen normalizazioak eta biziberritzeak alor ezberdinetan behar dituen funtsezko gakoak adituengandik zuzenean ezagutzea, euskalgintzan egiten diren sareko eragileen hausnarketak partekatzea eta euskararen soziolinguistikan sakontzea lortu nahi da.
Era berean, Manex Agirre ariko da dinamizatzaile lanetan eta eskolaren edukiak hiru bloketan banatuta egongo dira, hiruhileko bakoitzean gai bat, alegia: hausnartzea, pentsamolde zaharrak berritu eta berriak barneratzeko; ahalduntzea, euskararen biziberritzean hainbat esparrutatik eragiten diren proiektuak ezagutu, ulertu eta jabetzeko; eta artikulatzea, garai berriek eragiteko esparru ezberdinak dakartzatenez, ekosistema euskaltzalearen ere bere aliantza sarea berritzeko. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du eta gaian interesa daukan edonori zuzenduta dago.
Urriaren 30ean egin zen Euskaldunentzako Jabetze Eskola honen aurkezpena, Garikoitz Goikoetxearen hitzaldiarekin. Eta azaroaren 27tik aurrera honako egitaraua osatu da:
Egitaraua:
• 2024-11-27_Hitzaldia: Euskaraz hitz egingo da 2073an?
o Goiatz Oiartzabal (Badalab)
o Mikel Irizar (jubilatua)
• 2024-12-18_ Mahai-ingurua: Euskaldun anizkun – Transgresioa euskaraz
o Eneko Garcia (Albina Stardust)
o Aner Peritz (bertsolaria)
o Ane Lindane (bakarrizketagilea)
• 2025-01-29_Mahai-ingurua: Hizkuntza murriztuen aniztasuna, ikuspegi monoglotatik haratago
o Ruben Sanchez (Gasteizko euskal eragilea)
info@lazarraga.eus | 747 407 841 | www.lazarraga.eus
o Ainhoa Pardina (Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktoregaia. HIGAko kidea)
o Leo Bueriberi (Ehko emakume arrazializatuen sarea)
• 2025-02-26_Hitzaldia: Euskararen biziberritzea eraldaketa sozialeko prozesu luzea da
o Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua)
• 2025-03-26_Mahai-ingurua: Proiektu euskaltzaleen izaera eta beharra arnasgune diren eremuetan eta gorietatik at
o Garazi Lazkano (Kulturaz)
o Laba
• 2025-05-07_Mahai-ingurua: Berrikuntzaren kultura-proiektuetan
o Ximun Fuchs (AXUT! Kolektiboa)
o Mikel Ayllon (Piszifaktoria-ideien laborategia)
o Amets Aranguren (Ibil Bedi musika taldeko kidea)
Matrikulatzeko epea irekita dago azaroaren 25era arte UEUko webgunean.
Informazio gehiago: kultura@lazarraga.eus / 722 421 856 (Uxue Ruiz de Arkaute)
o Matrikulazioa
o Manex Agirreri elkarrizketa (2024-10-17): “Euskaldunok sarri ez gara ohartzen nolako gauzak sortzeko eta artikulatzeko gai garen”