Ikasturte berria hasi da Izaskun Arrue Kulturgunean. Horren adierazle da irailaren 11tik aurrera abiatuko den kultura-egitaraua. Ez da, hala ere, Lazarraga Kultur Elkarteak Izaskun Arrue Kulturgunean irailean martxan jarri duen kontu bakarra. Izan ere, ireki da Izaskun Arrue Kulturguneko tabernaren esleipena bideratzeko lehiaketaren epea. Hiru asteko epea izango dute interesdunek beren proposamena aurkezteko.
Ruiz de Bergaratarren jauregia zaharberritu ondoren, eraikinak lau solairutan banatutako erabilera anitzeko aretoak eta eremuak ditu bai barne antolaketarako, bai erabilera publikorako. Erabilera publikoa izango duen eremu horietako bat ostalaritza zerbitzurako diseinatuta dago, eta Lazarraga Kultur Elkartearen ardura izango da espazio horren kudeaketa esleitzeko lizitazio-prozesua abiatzea. Prozesu hori jarri da martxan irailaren 11tik aurrera.
Halaber, kontratu honen xedea IAKko ostalaritza eremua kudeatuko duen enpresa aukeratzea izango da, horrenbestez, publikotasunaren, berdintasunaren eta lehia askearen printzipioak errespetatuz, beti ere. Bestalde, ostalaritza eremua proiektu osoaren dinamikan egoki txertatzea izango du helburu kontratu honek.
Agiri honetan esleipen-prozesuaren inguruko informazioa bildu da: tabernaren deskribapenak eta planoak, edukierak, inbentarioa, bete beharreko egutegiak eta ordutegiak, betekizunak eta eskubideak, baldintza ekonomikoak, kontratuaren iraupena, aseguruari dagozkionak eta proposamenak esleitzeko baldintzak.
Lizitazio epea irekita dagoen bitartean interesa eduki lezaketen guztiontzat tabernaren ezaugarriak erakusteko eta zalantzak argitzeko bisita bat antolatuko da irailaren 19an goizeko 10:00etan. Interesatuek aldez aurretik interesa idatziz agertu beharko dute beheko helbidean.
Era berean lizitazio epea irekita dagoen bitartean interesdunek argibideak eska ditzakete administrazioa@lazarraga.eus helbidean, 747 407 841 telefonoan, edota IAKn bertan (Errementari Kalea, 30-32, 9:00-14:00etan).