Skip to main content

Aste honetan kulturguneak ospatuko duen 1. Urteurrenari jarraituz, Lazarraga Kultur Elkarteak udazkenerako ere diziplina anitzez osatutako programazioa osatu du. Irailean hasi eta abendura arte, mota askotariko jarduerak antolatu dira euskal kulturara gerturatu nahi duen ororentzat:

  1. Kontzertuak: Ingudea Soinuak Errementari kaletik zikloaren barruan Jurgi Ekiza musikariaren kontzertua (Jon Basagurenen gidaritzapean). Anariren, Kokein-en 25. urteurrenaren kontzertu bereziaren, Mursegoren kontzertuak. Xabi Solanoren eta Jon Garmendiaren Bidasoatik harago irakurraldi musikatua.
  2. Antzezlanak: Teloia ireki aurretik programa Beñat Etxepare proiektuarekin elkarlanean ikastetxeei zuzenduta.
  3. Ikuskizunak: Karkarkar: Probalekua. Euskara hutsean egindako umorezko bakarrizketa saioa, eta Komedialdia jaialdiarekin elkarlanean antolatutako ikuskizunak.
  4. Ikastaroak eta tailerrak: Kantalab. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra (Jalgi! Voz Elkarte Kulturalak bideratuta), Euskaldunentzako Jabetze Eskola (UEUrekin elkarlanean eta Manex Agirrerekin koordinazioan), Poesia idazketa-lantegia (Manu Lopezen gidaritzapean), Habitat ikastaroa (Beñi Agirreren eskutik).
  5. Filmak: Pantaila-irekiak programa (Gaztefilm-Festekin elkarlanean) eta Euskara Pantaila Handian (EPH) zikloaren baitan, hainbat filma, euskaltegiekin elkarlanean.
  6. Familia jarduerak: Txiki-zinemak (Azerik eta Erbik, Minecraft, Basatiak, Frida); Ezki kontu-kontari familia ikuskizuna; Nondikeko arkitektura tailerra, Yogurinha Borovaren Amona Molona, eta Magialdiarekin batera programatutako ikuskizunak.
  7. Aurkezpenak, hitzaldiak, erakusketak eta bestelakoak: Markos Gimenoren erakusketa, bisita gidatuak, Afrikaldia, Gau Beltza eta abar.

Aipatutako jarduera guztiak udazkena bitartean ikusteko eta gozatzeko aukera egongo da, eta oraindik jardueraren bat edo beste lotzeko falta den arren, azken ukituak egiten dabil buru-belarri lantaldea.

Halaber UEU, Bernaola jaialdia, Aitzina Folk, Magialdia, Komedialdia, KaKarKar, Beñat Etxepare Proiektua, Afrikaldia, Goian, Jalgi Voz, Gazte Film Fest, Topa, IKA, Udaberria eta Hegoalde Euskaltegiei aipamen berezia egin nahi zaie, haiekin elkarlanean aritu baita lantaldea udazken honetako programazioaren zati garrantzitsu bat prestatzerakoan.

Programazioaren zabalpenari dagokionean, Izaskun Arrue Kulturgunearen webguneainformazio guztiekin eguneratuta egongo da eta bertan jarduera bakoitzaren xehetasunak jakinaraziko dira bertan. Sare sozialetan ere programazioaren berri emango da. Halaber, kanal hauetan jakinaraziko dira, esaterako, programazioan zein jarduera izango diren doakoak, eta zeintzuk izango duten aurrez erosi beharreko sarrera. Sarrerak webgunean erosi daitezke, eta aurretik agortzen ez badira, aurrez aurre jardueraren egunean bertan, ordubete lehenago, kulturguneko sarreran.

Lazarraga Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie egitasmo honetan bidelagun duen Gasteizko Udalari, baita egitasmoan konfiantza jarri duten eragile ezberdinei: proiektuaren babesle nagusia den Vital Fundazioa, laguntzaile den Laboral Kutxa, eta baita hedabide laguntzaileak ere: ALEA, Berria, Eitb – Radio Vitoria eta DNA.

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.