Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatzen duen Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) dagoeneko aurkezten du “Gabonetan Jai 2025” programazio berezia, Gabonetan familian gozatzeko diseinatutako zikloa. Aurten ere, IAKk kulturaren, sormenaren eta partekatutako esperientzien aldeko apustua egiten du, haur eta familientzako jarduera ezberdinak eskainiz.
Gabonetan Jaiko programazioa
Aurtengo edizioak proposamen ludiko, artistiko eta parte-hartzaileak izango ditu abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra. Horien artean, tailerrak, zinema, itzalen antzerkia, eta irudimena eta bizikidetza sustatzeko pentsatutako ikuskizunak. Programatutako jarduerak honako hauek dira:
- NEGULEKUAK – Umeentzako kultura-egonaldia(abenduak 26-30)
- BERTSOLEKUAK – Neguko bertso abentura (abenduak 26-29)
- ALBA TOJO – Eskuz estanpatu. Jolasa eta sorkuntza (urtarrilak 2)
- ASIER KIDAM – Smile. Magia ikuskizuna (urtarrilak 2)
- ITZAL ANTZERKI LABORATEGIA – Elkarrekin ortzimuga amestuz(urtarrilak 3)
- ABENTURA ERRALDOIA – Txiki-zinema (urtarrilak 3 eta 4)
Izen-emateak, sarreren salmenta eta bestelako informazioa esteka honetan: https://iak.eus/agenda/
Programazio honekin, IAKk kultura irisgarri, askotariko eta hurbilaren aldeko konpromisoa berresten du, tokiko kultur jardueran erreferentziazko gune gisa duen papera indartuz.
IAKko kultura bonua 2026 eskuragarri
Gabonetan Jai ekimenarekin batera, IAKk 2026ko Kultura Bonua jarri du salgai, gabonetan kultura oparitzeko eta gunearen urteko programazioa babesteko gonbidapen ezin hobea.
Kultura Bonuak arte biziei lotutako jarduerez gozatzeko aukera ematen du 2026 urte osoan zehar, 22 proposamen guztira: kontzertuak, bakarrizketak, bertsoak, ikuskizunak eta antzerkia.
Kultura Bonuak 2026an aurreko urteko prezio berbera izango du, 70 €, eta interesatuek IAKko sarreren salmentako webgunean erosi ahal izango dute: https://sarrerak.iak.eus/
