Skip to main content

Urtarrilaren 15ean Itsulapikoa.eus plataforman Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregi gazteen proiektua gauzatzeko diru-bilketa kanpaina jarri zen martxan, eta 40 egun pasatxoren ondoren lortu dute beren gutxieneko helburua. 5.887 € lortu dituzte proiektua egin ahal izateko, eta diru kopuru horrekin bi neskek poesia liburu ilustratua garatuko dute.

Baliabide ekonomikoak lortuta, orain sormen lanaren txanda izango da, ia hiru hilabete izango dute beren lana gauzatzeko: horretarako, idazle eta ilustratzaileaz osatutako bikoteak elkarlanean lan egin beharko dute beren lan-katea osatu eta proiektua egikaritzeko. Etengabeko (ber)eraikuntzan izenburupean azken urteetan zehar Julene Gatzagaetxebarriak idatzitako olerkiak batuko dituzte. 53 olerkiko bilduma honetan, poema horiek iradokitzen dutena islatzen duten ilustrazioak egongo dira, Sara Oregik eginak.

Behin proiektua garatuta, maiatzaren 8an Izaskun Arrue Kulturgunean aurkezteko dute bere lana, eta Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko emaitza argitaratuko da.

Lazarraga Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkiete egitasmo honetan bidelagun duen Gauekoak programari eta Gasteizko Udalari, baita deialdia babestu duten eragile ezberdinei: proiektuaren babeslea den Vital Fundazioa, Laboral Kutxa laguntzaile gisa, Itsulapikoa crowdfunding kanpainaren aholkulari moduan, eta baita hedabide laguntzaileak ere egindako zabalpenagatik: ALEA, Berria, Eitb – Radio Vitoria eta DNA.

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.