Skip to main content

Lazarraga Kultur Elkarteak kudeatuko du Izaskun Arrue Kulturgunea. Horrela berretsi zuen Gasteizko Udalak 2022. urte amaieran Tokiko Gobernu Batzordeak, udalak berak abian jarritako lehiaketa publikoan Lazarraga Kultur Elkartearen proposamena aukeratua izan ostean. Lazarraga eta Udalaren artean sinatutako hitzarmenak, lau urtetako iraupena izango du, eta 2026ko abenduaren 31ra arte euskarazko hedapen, sustapen, sorkuntza eta aisialdi proiektu kulturala bertan garatzeko aukera izango du elkarteak.

Akordio honen baitan, eraikinaren kudeaketaren esleipenarekin eta espazioaren lagapenarekin batera, Udal Gobernuak Lazarraga Elkartearentzat dirulaguntza ahalbidetuko dio, kulturgunean antolatutako egitaraua aurrera eraman ahal izateko. Guztira, 292.950 euroko zuzkidura izango du euskarazko kultura programazioa martxan jartzeko.  

Lazarraga Kultur Elkarteak esperientzia luzea du kudeaketan, izan ere, 2014tik 2022ra bitartean Oihaneder Euskararen Etxearen proiektua bideratu du. Irabaki asmorik gabeko kultura-elkartea da, eta bere xede nagusia kulturaren bitartez Arabako eta bereziki Gasteizko euskararen normalizazion eragitea da.

Zortzi urte horietan, ehunka ekitaldi eta jarduera antolatzeaz gain, Gasteizko Antzokia – Euskararen Etxearen proiektua lantzen aritu da elkartea. Neurri horretan, kultura-erreferente bilakatu da Oihaneder Euskal Herri osoko kultura eragileentzat, euskal kulturaren sustapenean zein Gasteizko euskararen normalizazioan egindako ekarpenagatik.

Izaskun Arrue Kulturgunea ere bide beretik euskarazko aisialdiari eta kulturgintzari lotutako proiektua izateko jaio da, Gasteizek euskararentzako behar duen arnasgune berri bat, partehartzailea, irekia eta hirian martxan dauden beste proiektu euskaltzaleen bidelagun eta osagarria.  

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.