Skip to main content

Uztailean hasitako martxari jarraituz, Lazarraga Kultur Elkarteak negurako ere diziplina anitzez osatutako programazioa osatu du. Abenduaren 21ean hasi eta martxoaren 20ra arte, mota askotariko jarduerak antolatu dira euskal kulturara gerturatu nahi duen ororentzat:

  1. Kontzertuak: Joseba Irazokiren, Orbel taldearen eta Eñaut Zubizarretaren kontzertuak; Jon Basagurenekin elkarlanean bideratu den kontzertu ziklo berria (urtarrilean ziklo berri honen inguruan informazio zehatzagoa emango da). 
  2. Antzezlanak: Alperrak, tunanteak eta maleanteak Giltxikaro antzerki taldearen eskutik.
  1. Ikuskizunak: Karkarkar: Probalekua. Euskara hutsean egindako umorezko bakarrizketa saioa, Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxearen Heriotzak Eduardo du izena, Maialen Lujanbioren RR_6_erre(AH)ala ikuskizuna eta DAB kolektiboaren Nun Zira? pieza.
  1. Ikastaroak eta tailerrak: Habitat ikastaroa interaktiboa (Iñigo Gonzalez Ruiz de Larramendik bideratuta) eta Euskaldunentzako Jabetze Eskola (UEUrekin elkarlanean eta Manex Agirrerekin koordinazioan).
  1. Erakusketa: Gernikak. Begiradak erakusketa (bisita gidatuak, mahai ingurua, hitzaldia eta jarduera osagarriak).
  1. Filmak: The Florida Project, Suk Suk eta Gaza mon amour (Filmazpit) eta Euskara Pantaila Handian zikloaren baitan, hainbat filma, euskaltegiekin elkarlanean.
  1. Familia jarduerak: Gabonetan jai gabonetako programazioa, Nondik arkitektura estudioarekin batera  ikastaroak (gai ezberdinak:  Ipuinetako espazioak, Munduko etxeak, Objektuen magia, Ibilbide paisaia), Txiki-zinema (Udare erraldoiaren istorio harrigarria, Ama Mu etxera itzuli da, Phantom boy, Gabi, Nur eta herensugearen tenplua, Teresa eta galtzagorri), Robotika tailerra, Ideiatik bideojokora ikastaroa eta Teatro Paraisoren Lorategian ikuskizuna.
  1. Aurkezpenak, hitzaldiak eta bestelakoak: “Irati. Filmaren artea” liburuaren aurkezpena (Paul Urkijo),“Komunikazio ez-bortizaren hastapenak” (Nerea Mendizabal) eta “Palestina, genozidio baten anatomia” (Koldo Alzola) eta ohiko bisita gidatuak.

Aipatutako jarduera guztiak udaberrira bitartean ikusteko eta gozatzeko aukera egongo da, eta oraindik jardueraren bat edo beste lotzeko falta den arren, azken ukituak egiten dabil buru-belarri lantaldea. Garaiari dagokion moduan, neguko programazioari Gabonetan Jai zikloak emango dio hasiera eta gabonetako oporretan etxeko txiki eta gaztetxoek izango dute zer egina Izaskun Arrue Kulturgunera gerturatzen badira. Abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra bitartean, askotariko egitaraua izango dute eskura haurrek eta beren familiek: 

  • Abenduaren 23, 24, 26 eta 27an_Negulekuak (GEU elkartearekin batera. Izena emateko epea abenduaren 18an amaitzen da)
  • Abenduaren 26, 27 eta urtarrilaren 2 eta 3an_ZTIAM erronkak (oraindik plaza batzuk libre)
  • Abenduaren 30etan eta urtarrilaren 3an_Estanpazio tailerrak (oraindik plaza batzuk libre)
  • Urtarrilaren 2an eta 4an_Udare erraldoiaren istorio harrigarria (Txiki-zinema)
  • Urtarrilaren 4an_Motx pailazoaren Kontu kontari ikuskizuna

Gabonei begira ere berrikuntza batekin dator Lazarraga Kultur Elkartea. Izan ere, euskal kulturzaleei zuzendutako eskaintza berezia jarriko dute martxan: 2025. urtean zehar erabiltzeko kultura bonua. Abenduaren 18an, asteazkena, irekiko da kultura bonua erosteko aukera, iak.eus webgunean. Bonuak 70 euroko kostua izango du eta 16 urte baino gehiago dituztenek eskuratu ahal izango dute. Bonu honen bidez, Izaskun Arrue Kulturgunean antolatzen diren sarreradun jardueretaz gozatzeko aukera eskaintzen da, baina erdi-prezioan. Arte biziei lotutako jardueretan (kontzertuak, bakarrizketak, bertso-saioak, ikuskizunak eta antzerkiak) erabiliko ahalko da kultura bonu hau, urtean zehar 20 jarduera ingurutan. Kultura bonua eskuratzen dutenei zuzenean jakinaraziko zaie, urtaroka, zein jardueratan izango duten aukera bonua erabiltzeko eta aurretiko informazioa izango lukete antolatzen den programazioaren inguruan. Bonu hau erosteko hilabeteko epea egongo da, 2025eko urtarrilaren 15era bitartean.

Programazioaren zabalpenari dagokionean, Izaskun Arrue Kulturgunearen webgunea izango da eguneratuta egongo dena behin betiko informazioarekin. Eta jarduera bakoitzaren informazio xeheagoa datak heldu ahala jakinaraziko da bertan. Sare sozialetan ere programazioaren berri emango da. Halaber, kanal hauetan jakinaraziko dira, esaterako, programazioan zein jarduera izango diren doakoak, eta zeintzuk izango duten aurrez erosi beharreko sarrera. Sarrerak webgunean erosi daitezke eta agortu ez direnean, aurrez aurre jarduera egunean bertan, ordubete lehenago, kulturgunean bertan.

Lazarraga Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie egitasmo honetan bidelagun duen Gasteizko Udalari, baita egitasmoan konfiantza jarri duten eragile ezberdinei: proiektuaren babesle nagusia izango den Vital Fundazioa, laguntzaile izango den Laboral Kutxa, eta baita hedabide laguntzaileak ere: ALEA, Berria, Eitb – Radio Vitoria eta DNA.

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.