Skip to main content

Izaskun Arrue Kulturguneko (IAK) Literatura-idazketaren hastapenak ikastaroko lehen edizioa 2024ko udazkenean egin zen Manu López Gaseni idazle eta itzultzaile gasteiztarraren eskutik. Horretan, ikastaroko parte-hartzaileak literatura-idazketaren lehen urratsak lantzeko batu ziren 2024ko irailetik abendura bitarteko asteazkenetan. Batik bat testu laburrak sortzeko teknika ugari proposatu ziren, konplexutasunean mailaz maila aurrera eginez. Argitalpen honetan ikastaro horretan landu eta garatutako zenbait testu argitaratu nahi izan ditugu, balioetsiko dituzten begietara hel daitezen. Hiru ataletan banatu dira testuak: “Mikroipuinak”, “Poemak” eta “Ariketak”; azken horretan, bakoitzaren goiburuan adierazitako baldintza landu da. On egin!

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.