Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

RUBEN SANCHEZ | MUNDU GUZTIAK

AURKEZPENA

Azaroak 18 | 18:00
IAK_Agenda_udazkena2026_MunduGuztiak

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

MUNDU GUZTIAK | 2046tik heldu zaigu Mundu guztiak, gurera, liburu formatuan, izatez mental-trip gisako artefaktua dugun arren.

Zortzi ipuin-bikote hauek Green hiriko Saint Mary Streeteko 7. atarira garamatzate, eta bertan bizi diren auzokideen istorioak ezagutuko ditugu: kontrolerako sistema integratua daraman preso ohia, amaren zaintzari emandako alaba problematikoa, etxea euliz betetzen ari zaien bikotea eta zendutako aitarekin multibertsoan elkartuko den semea, besteak beste.

RUBEN SANCHEZ BAKAIKOA| (Zaragoza, 1975) Zaragozan jaioa eta Gasteizen bizi den idazlea da. Enpresa ikasketak egin zituen lehenik, eta, ondoren, Euskal Filologia. Gaur egun, hainbat lanbidetan jarduten du eta tarteka idazten ere aritzen da. 2019an argitaratu zuen fikziozko lehen lana, Hondarrak, Txalapartaren eskutik. Oraingoan, ipuin bilduma bat aurkezten du, 2025eko Ignacio Aldecoa Beka jaso ondoren.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.

Doako ekitaldia

Xehetasunak

  • Data: Azaroak 18
  • Ordua: 18:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.