Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

NOMAZIAK | ABESBATZA

KONTZERTUA

Azaroak 22 | 19:00
IAKantuan2026_Agenda_Nomaziak

 *JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.            

NOMAZIAK | Nomaziak 2022. urtean Gasteizen sortutako ahots-taldea da.
Jatorri anitz eta musikaren munduan  askotariko ibilbideak dauzkaten pertsonek osatzen dute. Kantuaren bidez harremantzeko bide desberdinak uztartzen dituzte.

Euren hastapenetatik musika tradizionala izan dute interesgune handienetako bat, Europako bestelako abesbatza batzuen adibideari jarraituz, zeintzuek folklore polifonikoak jorratzen dituzten musika klasikotik eratorritako bokaltasunetatik harago.

2025. urtearen amaieran, zazpi lagunen arteko esperimentu bat izaten hasi zenak forma berria hartu zuen: 19 lagunez osatutako ganbera-abesbatza batean bihurtu zen, jarduera egonkorraren bitartez musika polifonikoaren beste forma posible batzuk ezagutzera eman nahi dituena.

IAKantuan | Ahotsa eta kantuaren inguruan sortutako programa berri hau aurkezten du IAK-Izaskun Arrue Kulturguneak. Kantalab ikastaroak eta bi abesbatzen emanaldiek osatzen dute udazken honetarako prestatutako egitaraua. Kantuaz gozatzeko aukera paregabea, bai ikusten, entzuten, edota ikasten ere. Kantalab ikastarako ikasleek doako sarrera izango dute emanaldi honetan.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.