KONTZERTUA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
ALIRITZI ERROMERIA | Aliritzi taldeak erromeria parte-hartzailea eskaintzen du eta bere emanaldietan, euskara eta ikusleen parte-hartze aktiboa sustatzen da. Kontzertu bakoitza desberdina izaten da ikusleek oholtza gainean parte hartzeko aukera izaten dutelako, adibidez, abestuz, dantzatuz edota perkusio instrumentuak joaz.
_
GABONETAN JAI | Gabonak ate joka ditugu, eta IAKn ospatzeko gogo izugarriarekin gabiltza! Neguko hotzari aurre egiteko: sormenez eta jai-giro ederrez beteko dugu kulturgunea. Musika, tailerrak eta, noski, elkarrekin gozatzeko une bereziak izango ditugu zain. Bildu lagunak, batu gogoa, eta zatoz IAKra. Aurten ere, Gabonetan jai egingo dugu!
Oharrak: