Entsegu irekia + Solasaldia
ANTZERKIA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
HARITIK TIRAKA | Kaleko antzerkia alde batera utzi eta aretoetara jauzi egingo du ikuskizun honek. Honako hau, publikoaren aurrean egingo den entsegu ireki bat izango da; aretora egokitzeko prozesuaren lehen urratsa, hain zuzen ere. Pep Vilaren zuzendaritzapean, Iván Casado eta Ane Gebarak sortutako Antzezlana da Haritik Tiraka, eta ikuskizun honetan, Eñaut Zubizarreta izango da biolontxelo-jotzailea.
Antzezlanak eguneroko bizitzako keinu txiki eta ohikoetatik abiatuta, auzoetako bizitza eta bertan sortzen diren harreman eta loturak erakusten ditu. Mandatuak aitzakia hartuta, pertsona ezberdinen arteko topaketak, elkarrizketak, isiltasunak eta bizipenak agertzen dira, askotan oharkabean agertzen diren istorioei lekua eginez.
Egunerokoaren atzean ezkutatzen diren hariei tiraka, gertuko pertsonen eta komunitatearen arteko loturak azaleratzen dituen proposamena da.
_
BITSA KONPAINIA | Iván Casado eta Ane Gebarak sortutako konpainia da BITSA. Musika, kontalaritza eta objektuen antzerkian oinarritzen dira. Biolontxeloa eta objektuak erabiliz istorioak kontatzen dituzte. Unean gelditu, gogoratu eta bidaiatzeko gogoz sortzen duen konpainia da. Publikoarekin umorez eta goxotasunez aritzen dira memoria eta gune poetikoak sortuz.
Oharrak:
Doako ekitaldia