Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ALBA TOJO. Estanpazio tailerra (3-6 urte)

2025ko Urtarrilak 3 | 10:30 - 12:00
IAK_agenda_estanpazio

Estanpazio tailerra | 3-6 urte | MUINA deialdian hautatu zen tailer honek, estanpazio-tekniken hastapenak frogatzeko aukera eskaintzen du. Gure irudia propioa sortzeko, edo zigilu desberdinekin lan egiteko aukera izango dugu. Horretarako, azetatoa (plastikozko xafla) esponja eta goma EVA, euskarri gisa erabiliko ditugu. Zigiluak inprimatzeko momentuan baita kolore anitzeko tintekin jolasteko aukera izango dugu, paperean eta oihalean estanpazioetan arakatuz.

Alba Tojo | Alba Tojo artista plastikoa, Artean gradua zen, Pintura eta Grafikaren aipamenarekin, (EHU, 2018). Hortik aurrera bere bormakuntza zabaltzen joan da: CIEC Fundazioan, Nazioarteko Estampa Garaikidearen Zentroan, Arte Grafikoetako Master bat eginez (2021), eta baita BilbaoArte Fundazioak eskainitako hainbat grafika ikastarora aurkeztuz. Banakako eta taldeko erakusketak egin ditu, eta Gazte Arte Saria (2019) jaso zuen. Horrez gain, Decero Creativo bekaren irabazlea izan zen Oviedon (2021), ikerketa eta sorkuntza artistikorako. Iaz, lehenengo saria jaso zuen IN SITU ArtFestivalen, tokiko merkataritzako arte jaialdian, La Brasileña dendako lanarekin. Bere lana hainbat lehiaketa eta sariketatan hautatua izan da, besteak beste, Valladolideko Nazioarteko Aguaforte Bienalean, Gaztela-Mantxako Nazioarteko Grabatu Sarian edo Madrilgo Gazte Sortzaileen Arte Lehiaketan, azken honetan Ohorezko Aipamena jaso zuen. Halaber, arte eta obra grafikoaren azoka ugaritan parte hartu du, hala nola Open Portfolio, Alma Gráfica eta Oviedoko Arte Profesionalaren Astean.

 

Beteta. 

Itxaron-zerrenda osatu da eta hutsuneak sortzen badira, izen-ematearen hurrenkeran joango gara plazak betetzen.

Gabonetan Jairen baitan dauden beste jardueretan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu. 

 

Gabonetan jai_2024

 

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.