FAMILIA JARDUERA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
__
Ordua: Arratsaldez
__
Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntza – 1. zikloa
__
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare programazioaren barruan dauden antzezlanetara joango diren ikastetxeetako familiei zuzendutako tailer honetan, haurrek eta gazteek, beren familiekin batera, ikastetxean ikusiko duten obraren gaiei aurrez hurbiltzeko aukera izango dute, dinamika erraz eta ludikoen bidez. Proposamena IAK eta Beñat Etxepare proiektuen arteko elkarlan baten bidez antolatu da, esperientzia artistikoa etxeetara ere eramateko eta familien arteko elkarrizketa zein kulturarekiko interesa sustatzeko.
GURE KANOA | Abbaren bidaiak bi kultura elkartzen ditu itsaso eta irudimenean zehar..
Abba Senegalgo haur ausart eta jakin-min handikoa da, arrantzale-familia batean bizi dena. Aitarekin arrantzan jarraitu ahal izateko, abentura luze bati ekingo dio, eta bidean bi mundu eta bi kultura lotuko ditu. Bidaia horretan, Abba Izaro herrira iritsiko da. Migrazioa, iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremana eta planetaren zaintza dira txotxongilo-ikuskizun sakon, poetiko eta dibertigarri honen ardatzak.
Oharrak: