FAMILIA JARDUERA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
__
Ordua: Arratsaldez
__
Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntza – 2. eta 3. zikloak
__
Konpainia: Mar Mar Teatro
__
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare programazioaren barruan dauden antzezlanetara joango diren ikastetxeetako familiei zuzendutako tailer honetan, haurrek eta gazteek, beren familiekin batera, ikastetxean ikusiko duten obraren gaiei aurrez hurbiltzeko aukera izango dute, dinamika erraz eta ludikoen bidez. Proposamena IAK eta Beñat Etxepare proiektuen arteko elkarlan baten bidez antolatu da, esperientzia artistikoa etxeetara ere eramateko eta familien arteko elkarrizketa zein kulturarekiko interesa sustatzeko.
ELARA | Unibertsoan barrena egindako bidaia, galerari eta bizitzaren balioari zentzua bilatzeko.
Elarak goizegi ezagutuko du galeraren esanahia, berarentzat oso gertukoa den norbait izar-hauts bihurtzen denean. Une horretatik aurrera, erantzunen bila galaxiak eta planetak zeharkatzera eramango duen aparteko abentura bati ekingo dio. Espazioan eta emozioetan barrena egingo duen bidaia honetan, doluaren fase ezberdinei aurre egin beharko die, bizitza, absentzia eta distantziaren gainetik irauten duten loturak hobeto ulertzen saiatzen den bitartean.
Oharrak: