FAMILIA JARDUERA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
__
Ordua: Arratsaldez
__
Nori zuzenduta: HAUR HEZKUNTZA
__
Konpainia: L’Horta Teatre
__
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare programazioaren barruan dauden antzezlanetara joango diren ikastetxeetako familiei zuzendutako tailer honetan, haurrek eta gazteek, beren familiekin batera, ikastetxean ikusiko duten obraren gaiei aurrez hurbiltzeko aukera izango dute, dinamika erraz eta ludikoen bidez. Proposamena IAK eta Beñat Etxepare proiektuen arteko elkarlan baten bidez antolatu da, esperientzia artistikoa etxeetara ere eramateko eta familien arteko elkarrizketa zein kulturarekiko interesa sustatzeko.
TOKATOKA | Ehundura, kolore eta irudimenean barrena egindako zentzumen-bidaia.
Bi pertsonaia jolaserako propio prestatutako espazio batean elkartzen dira: ehundura, kolore eta ustekabez beteriko alfonbra handi batean. Oihalekin jolasean, mugitzeko modu berriak eta sentsazio ezberdin ugari aurkituko dituzte ukimenaren bitartez. Unibertso hori esploratzen duten heinean, etengabe eraldatzen diren paisaiak sortuko dituzte; bertan, gorputzak, ehunak eta irudimena izango dira ikusmenari eta zentzumenei zuzendutako esperientzia berezi baten ardatz.
Oharrak: