Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

AMALUR | ABESBATZA

KONTZERTUA

Urriak 18 | 19:00
IAK_Agenda2026_AmalurAbesbatza

 *JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 ERABILI DAITEKE.

AMALUR ABESBATZA | 2021ean Gasteizen sortutako ahots mistoko abesbatza da, eta hasieratik Arabako Abesbatzen Federazioko kide da. Taldea aurretik beste abesbatza batzuetan aritutako abeslariek osatzen dute, eta musikaz eta kantuaren harmoniaz gozatzea du helburu. Bere errepertorioan erlijiozko nahiz profanozko obrak biltzen dira, garai eta estilo desberdinetako piezekin, Euskal Herriko folkloreko kantuak eta nazioarteko errepertorioko lanak uztartuz. Abesbatzaren zuzendaria Maite Gómez Etxebarria da.

IAKantuan | Ahotsa eta kantuaren inguruan sortutako programa berri hau aurkezten du IAK-Izaskun Arrue Kulturguneak. Kantalab ikastaroak eta bi abesbatzen emanaldiek osatzen dute udazken honetarako prestatutako egitaraua. Kantuaz gozatzeko aukera paregabea, bai ikusten, entzuten, edota ikasten ere. Kantalab ikastarako ikasleek doako sarrera izango dute emanaldi honetan.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
  • Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
  • Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek ikuskizuna zutik gozatu ahal izango dute.

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.