Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ANE GEBARA. LA DESKARADA. Gazte eta helduentzako antzerkia

2025ko Urriak 24 | 19:30 - 20:30

Autoritateari aurre egin, bizilagunen konplizitatea, kartzela, ogia, loreak buruan.

Baina ezer ez da berdin esaten zuen Hertzainakek. Zer egin eta nola aurre egin dena aldatu denean?

Antzezlan honetan pertsonen duintasuna jartzen da mahai gainean, emakume feministen gorputz eta ikuspuntutik, memoria kolektibora salto eginez.

Ekintza edo mugimendu batek aldatzen du gorputz osoa. Hori da amamari eta niri gertatu zitzaiguna. Momentu eta egoera desberdinak izan baziren ere, gure gorputzak eraldatu ziren eta edozer eraldatzen denean ezinezkoa da atzera bueltarik egotea.

Denak gara gure arbasoen jarraipena, denok dugu iraganetik zerbait baina hemendik aurrera nola jokatu nahi dugun gure esku dago.

Ia urtebete pasa da Ane Gebara antzerkilari gasteiztarra IAK | Izaskun Arrue Kulturguneko eskenatokira igo zela, kidea den Les Bobé-Bobé antzerki taldearekin. Oraingo honetan bakarrik datorkigu, Anek berak idatzitako La Deskarada antzezlana aurkeztera.

____________________

SARRERAK EROSI

____________________

Xehetasunak