Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

HEIDI, KATAMOTZAREN ERRESKATEA. Txiki-zinema

Urtarrilak 25 | 12:00 - 13:30

Heidi, katamotzaren erreskatea | Heidi zoriontsu bizi da aitonarekin batera Suitzako Alpeetan, natura bete-betean eta mendian aske. Uda kostaldean pasatzeko gonbita jasoko du; ilusioa egiten dio hara joateak, baina, zaurituta dagoen katamotz bat aurkituko du eta dena aldatuko da. Hari laguntzeko prest dago eta, Pello lagun-minaren laguntzarekin, katamotza zainduko du eta familiarengana eramanen du mendian. Hala ere, maite duten guztia arriskuan jarriko du anbizio handiko enpresari batek: zerrategi bat eta katamotz-tranpak jarri nahi ditu mendian. Heidik natura eta bere etxea babestu beharko ditu zirraraz eta paisaia ikusgarriz josita dagoen eta ingurumen-mezu indartsua darion istorio batean.

Txiki-zinema | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!

__

Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.

__________________

SARRERAK EROSI

__________________

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.