Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MIRANDE. Film bat egiteko zirriborroa

Urtarrilak 13 | 19:00 - 20:30

19:00 | Proiekzioa eta solasaldia Josu Martinez zuzendariarekin.

__

MIRANDE. Film bat egiteko zirriborroa | Josu Martinez | 2023 | 69 min | XX. mendearen erdialdean, Jon Miranderen prosak inoiz baino garbiago erakutsi zuen euskara literatura jasoa eta unibertsala sortzeko gai zela. Denek onartzen dute Jon Miranderen garrantzia. Baina Parisen jaiotako idazle eder hura tabu da oraindik. Gure idazlerik handienetakoa izan zela azpimarratu ordez, bestelakoak leporatzen zaizkio: pedofiloa izan zela; nazia; misoginoa; inmorala… Nahi beste lore jaso ditu, hil eta gero, gehienetan. Hari buruz hitz egiten den orduko, laster da piztua polemikaren sua. Ez dakigu zer egin Miranderekin. Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, interesgarriena, hitza Jon Mirande berari ematea izango litzateke.

– Josu Martinez, filmaren zuzendaria

EUSKAL ZINEMA ZIKLOA | Ekimen honen bidez, gure hizkuntzak kultur adierazpenean eta istorioak transmititzeko duen balioa nabarmendu nahi da, euskal sorkuntzaren aniztasuna eta aberastasuna plazaratuz. Zikloak, gainera, komunitatea elkartzeko eta euskaraz egindako lanak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko du.

 

____________________

SARRERAK EROSI

____________________

 

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.