Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

JOSEBA IRAZOKI. Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II)

2025ko Urtarrilak 16 | 20:00 - 21:30
IAK_agenda_GitarraLekeitioak

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.

Trebetasun anitzeko euskal musikari betigosea, dotorea eta pragmatikoa; ia 20 diskoko diskografia zabala osatu du. Konposizioan bezala inprobisazioan ere interesaturik, Joseba Irazokik proiektu, abentura eta ekimen multzo heterogeneo batean utzi du bere arrastoa, eta, azkenean, bere izaera introspektibo eta pertsonalena askatu du bere izenarekin sinatzera ausartu den lanetan. Bere azkenengo diskoa, Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II), honen beste islada bat da, eta gure oholtzan ikusteko eta entzuteko aukera paregabea izango dugu.

SARRERAK EROSI

*Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.