Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

LABAN, MAMU TXIKIA. Txiki-zinema

2024ko Urriak 27 | 12:00 - 13:00
IAK_agenda_Laban mamu txikia

Alicja Björk Jaworski, Karin Nilsson, Lasse Persson i Per Åhlin / Suedia /2006/ 45 minutu – Bi urtetik gorako haurrentzat gomendatua

Laban, mamu txikia, bere familiarekin bizi da Moringsun gazteluan. Bere aitaren antzera, ingurukoak beldurtu nahi ditu, baina saiatu izanagatik ere ez du lortzen. Labolina, bere ahizpa, oso trebea da soinuak egiten, edozein soinu imitatzeko gaitasuna du. Gazteluan erregearen familia bizi da, eta erregearen semea, Michief printzea, Rufus haren txakurrarekin batera, Labanen lagun onenak dira. Protagonista den mamu txikiari, Labani, iluntasunak ematen dio beldurra.

Labanen istorioak Little Ghost pertsonaian du oinarria, Inger eta Lasse Sandbergek sortuak. Grafismo xumeak eta koloretsuak Labanen familia ezagutzera eramaten du ikuslea, guztiak arduratuta dituen mamutxoa. Labanek nahiago du lagunekin ondo pasa eta inori minik ez egin.

Txiki-zinema

Txiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek igande goizetan 12:00etan. Jarraitu ezazu Txiki-zinemako programazioa!

 

EROSI SARRERAK

Familia-jarduerak

Xehetasunak

  • Data: 2024ko Urriak 27
  • Ordua: 12:00 - 13:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.