Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MAGIALDIA. Magia zapatiletan

2025ko Irailak 21 | 18:30 - 19:30

Magia zapatiletan | Andoni Magoa | Adin guztientzat | Andoni magoa argentinakoa eta euskalduna da, eta duela urte batzuk Euskal Herrian bizi da. Bere magia zuzena eta dibertigarria da, eta ikuskizun bakoitza ikusleekin partekatutako jolas bihurtzen du. Oraingoan gurean ariko da “jolasean”,  Izaskun Arrue Kulturgunean.

Une bat jolasteko, ondo pasatzeko eta magiaren bidez harritzeko. Sorpresek, zentzugabekeriek eta barreak saio hau betiko gogoratzeko moduko esperientzia berezi bihurtzen dute.

Magialdia: Gasteizko nazioarteko magia jaialdi ospetsua irailero hiri osoa eszenatoki magiko bihurtzen du. Hau da bigarren aldia jaialdiak Izaskun Arrue Kulturgunearekin elkarlanean ikuskizun bat ekartzen duela bere programazioaren barruan.

__

Oharrak

– 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, sarrera beharko du. Ikuskizunaren adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.

–  Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu.
– Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira.
– Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek kontzertua zutik gozatu ahal izango dute.

________________

SARRERAK EROSI

________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Irailak 21
  • Ordua: 18:30 - 19:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.