Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

TXATXILIPURDI. Eskolako materiala apaindu!

2025ko Irailak 12 | 17:30 - 19:00

6-12 urte

__

Eskolako materiala apaindu! | Saio honetan, partaideek, arropa osagarriak, karpetak, agendak, liburuak eta gainontzeko eskola materiala pertsonalizatzeko aukera izango dute. Partaide bakoitzak, pertsonalizatu nahi duen hori ekarri beharko du. Osagarri horiek apaindu eta pertsonalizatzeko erabiliko den materiala antolatzaileek jarriko dute.

Txatxilipurdi |  1988. urtean hasi zinen udaleku irekiak antolatzen eta ordutik makina bat egitasmo egin dituzte euskaratik eta euskaraz, haur eta gazteen aisia gozagai bihurtzeko eta balio hezitzaileak zabaltzeko. Txatxilipurdik  herritar  autoeratuen  lanean  sinisten  du  eta  horren  aldeko  apustua  egiten.  Euskara  hauspotzeko,  haurren  eskubideen  alde egiteko eta oro har mundu hobe bat izateko herritarrok hartu behar dute erantzukizuna, inori itxaron gabe. Adorez eta atseginez, gurea baita garaipena! da elkartearen lelo nagusia.

__

Oharrak: Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Irailak 12
  • Ordua: 17:30 - 19:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.