Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

NONDIK ARKITEKTURA. Ibilbide paisaia

2025ko Otsailak 28 | 17:30 - 19:00

Ibilbide paisaia |5 urtetik gora| Zer bizi dugu etxetik irteten garenean? Zein ibilbide egin ohi ditugu gure egunerokotasunean? Zer da ikusten duguna? Eta usaindu? Eta entzun? Eta ukitu? Zer sentitzen dugu? Informazioz beteriko mapa koloretsuak irudikatzen ikasiko dute haurrek, eta hirian zehar egiten diren ibilbide anitzen irudikapen berezi bat sortuko dute denen artean. Hirigintzaren inguruko hainbat ezagutzaz gain, ikus oroimena orientazioa eta adierazpen sentsoriala landuko dira material eta irudi ezberdinez baliatuz.

NONDIK arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioa | Nondik estudioa Gasteizen kokatuta dagoen arkitektura eta hezkuntza estudioa da. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin eta sormen-prozesuetan oinarrituta, inguratzen gaituzten espazioak eraldatzeko estrategiak garatzen ditu. Kultur eta hezkuntza espazioetan espezializatzen da. Nondik S.C. enpresaren atzean dauden langileak Ahinitze Errasti Etxeberria (arkitektoa, unibertsitate irakaslea eta pedagogian doktoregaia), Alejandro González Pérez (arkitektoa eta hezkuntza eta kultura espazioetan espezializatua) eta Irati Goikoetxea Faneca (arkitektoa) dira.

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Otsailak 28
  • Ordua: 17:30 - 19:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.