Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

NONDIK ARKITEKTURA. Ipuinen espazioa

2025ko Azaroak 8 | 12:00 - 13:00

5 urtetik gora

__

Ipuinen espazioa | Nolakoak ote dira ipuinetako pertsonaiek deskribatzen dituzten leku bitxi eta miresgarria horiek? Begiak itxi, entzun eta irudimenari atea zabaltzea izango dira lehenengo pausuak. Ipuin kontaketa berezi baten ondoren, haur bakoitzak pasarte bat aukeratuko du, eta bertan deskribatzen den ingurua erikiko du. Kolore eta testura anitzeko materialak erabiliko dira eta ametsetan irudikatutako munduak eskuekin ukitu ahal izango dituzte. Haurrek arreta, irudimena, sormena eta psikomotrizitate fina lantzeko aukera izango dute.

NONDIK. Arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza  | Gasteizen kokatuta dagoen arkitektura eta hezkuntza ikerkuntza estudioa da. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin eta sormen-prozesuetan oinarrituta, inguratzen gaituzten espazioak eraldatzeko estrategiak garatzen ditu. Kultur- eta hezkuntza-espazioetan esperimentatzen du, eta hiru adar nagusi ditu: pedagogia, aholkularitza eta diseinua. Nondik S.C. enpresaren atzean dauden profesionalak Ahinitze Errasti Etxeberria (Arkitektoa, unibertsitate-irakaslea eta pedagogian doktoregaia) eta Alejandro González Oérez (arkitektoa eta hezkuntza- eta kultura- eraikinetan espezializatua) dira.

__

Oharrak: Jarduera honen helburua familia esparruan euskara sustatzea da. Ondorioz, helduek ere jardueraren osotasunean parte hartu beharko dute. Heldu bakoitzeko bi ume etorri ahalko dira gehienez. Umeek soilik ordainduko dute tailerra, gurasoen sarrera doakoa izanik. Gurasoei ez zaie euskara mailarik eskatuko. Nork bere egunerokotasunean erabiltzen duena baino pausu bat gehiago ematea izango da saioaren helburua.

________________

IZEN-EMATEA (BETETA)

________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Azaroak 8
  • Ordua: 12:00 - 13:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.