Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

ABENTURA KUANTIKOA. Familia ikuskizuna

2025ko Azaroak 7 | 17:30 - 18:30

4-9 urteko haurrak + familiak

__

HELBURUA: Fisika kuantikoko oinarrizko kontzeptuak modu ludiko eta parte-hartzailean ezagutaraztea: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna.

Qubit Inspektorea eta bere laguntzailea kasu berezi eta misteriotsu bati aurre egiteko prest daude: kutxa batean dagoen katu bat… bizirik ala hilik dago? Ez dago argi, baina jakiteko, ordenagailu kuantiko bat beharko dute —eta ez edozein. IBMren Quantum System Two, Europako indartsuena eta Euskal Herrian bertan instalatua.

Baina… makinaria martxan jartzeko ikusleen laguntza ezinbestekoa izango da!

Antzezlan honetan, ikusleek Qubit Inspektorearen laguntzaile bihurtuko dira, eta fisika kuantikoaren sekretuak azaleratuko dira umorez eta ekintzaz beteriko abentura batean: superposizioa, korapilatzea eta ziurgabetasuna bezalako kontzeptuak modu bisualean ulertuko dituzte, jolasa eta zientzia uztartuz.

Eta galdera handia airean: katua bizirik dago? Hilik? Edo biak aldi berean?

Zientzia eta irudimenaren artean murgildu eta lagundu misterioa argitzen!

Informazio gehiago

___________________________________

SARRERA LIBRE EDUKIERA BETE ARTE

___________________________________

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Azaroak 7
  • Ordua: 17:30 - 18:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.