Nori zuzenduta: DBH
RedNUDES | Sexualitateaz, errespetuaz eta sare sozialez hitz egiteko tresna ausarta eta eszenikoa.
Ikaskide bat desagertu egin da, eta inork ez du hitz egin nahi. Sekretuak, mezuak eta arrasto filtratuak tarteko, egia mingarri bat agerian geratzen da: intimitate-irudien baimenik gabeko zabalkundea. RedNUDES lanak sexpreading-a aztertzen du, eta baimena, errespetua eta harreman berdinzaleak ardatz dituen gogoeta sakona sustatzen du. Gazte zein helduei zuzendutako proposamen zuzena eta ausarta da.
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare | Gasteizko Beñat Etxepare proiektuak arte eszenikoen eta hezkuntza komunitatearen arteko elkarlana bultzatzen du. Ikastetxeei zuzenduta dago, eta antzerki-ikuskizunak bitartekaritza-jarduerekin bateratzen ditu. Izaskun Arrue Kulturgunearekin lankidetzan, familientzako saioak ere proposatzen ditu, non gurasoek eta seme-alabek antzerkian biziko duten esperientzia parteka dezaketen jolasaren eta elkarrizketen bidez. Proiektu honen barruan, Izaskun Arrue Kulturguneak Teloia ireki aurretik programa osatuko du. Ane Arrugaetak gidatuko dituen saio hauek antzerkia ikusiko duten ikasleei eta haien gurasoei eskainita daude, helburu izanik antzerkian jasoko den esperientzia amankomunean jartzea eta familia osoari lan eszenikoaren inguruan hausnartzeko tresnak eskaintzea.
Oharrak:
![]()