*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2025 ERABILI DAITEKE.
Lorategian | Teatro Paraiso | 1-5 urte |Haurtzarotik, haurrak irudien munduan murgilduta egoten dira, nahiz eta gehienetan modu pasiboan egin. Gure lorategian, antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira ikusleei jolas-ikusmen eta ikusmen aktiboaren bizipena proposatzeko. “Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Pertsona bat iritsi da, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da, irudiak sortu eta eraldatzeko… jolastu eta zirrarak agertzeko”. Ikuskizunaren arintasunak olerki-unibertso batera eramaten gaitu, non umeak konfiantzaz eta harriduraz mugitzen diren.