FAMILIA JARDUERA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
—
Ordua: Arratsaldez
—
Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntza – 2. eta 3. zikloak
—
Konpainia: Khea Ziater
—
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare programazioaren barruan dauden antzezlanetara joango diren ikastetxeetako familiei zuzendutako tailer honetan, haurrek eta gazteek, beren familiekin batera, ikastetxean ikusiko duten obraren gaiei aurrez hurbiltzeko aukera izango dute, dinamika erraz eta ludikoen bidez. Proposamena IAK eta Beñat Etxepare proiektuen arteko elkarlan baten bidez antolatu da, esperientzia artistikoa etxeetara ere eramateko eta familien arteko elkarrizketa zein kulturarekiko interesa sustatzeko.
SCROOGE ETA MAMUAK | Hiru mamuk hiriko gizon zekenena bisitatuko dute.
Charles Dickensen Gabon Kanta obraren moldaketa librea. Ebenezer Scrooge diruarekin itsututako bankari berekoi bat da, maitasunean eta eskuzabaltasunean sinesteari aspaldi utzi diona. Gau batean, Marley bazkide ohiaren mamua agertuko zaio, aldatzeko azken aukera eskainiz. Hiru mamuren laguntzaz, Scroogek bere iragana berriz biziko du, oraina beste begi batzuekin ikusiko du eta zain duen etorkizunari aurrez aurre begiratuko dio. Horrela hasiko da bere eraldaketa sakona.
Oharrak: