Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

TERESA ETA GALTZAGORRI. Txiki-zinema

2025ko Martxoak 23 | 12:00 - 13:30
IAK_agenda_teresaetagaltzagorri

Agurtzane Intxaurraga / Juan Luis Carreras / 2017 / 72 min. / Euskal Herria / Publiko guztientzat.

Teresa eta galtzagorri | Publiko guztientzat |Udaberria iritsi da eta urtero bezala, Galtzagorriak lanean hasi dira dena loratzen. Denak Tim gaztea izan ezik. Timek nahiago du bere abentura bizi. Azokatik entzuten dituen soinu erakargarriei jarraituz, gainerako iratxoengandik urrundu eta Vlad, azokaz azoka dabilen pertsona zitalaren atzaparretan eroriko da bere bizitza erabat deseginez. Egun horietako batean, dena aldatuko da Teresa ezagutzen duenean. Hortik aurrera mundu berri bat sortuko da haien artean. Ikusi eta elkar ulertuko dute eta betirako lagun izango dira.

Txiki-zinema | Txiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek igandeetan, goizeko 12:00etanJarraitu ezazu Txiki-zinemako programazioa!

_________________

SARRERAK EROSI

_________________

__

*12 urte baino gutxiago duten haurrek heldu batekin batera etorri beharko dira. Heldu bakoitza gehienez 4 umerekin etorri daiteke. Pertsona orok beharko du gonbidapena, bere adina edozein delarik. Pelikularen adin gomendioa informatiboa da baina ez da sartzeko adin-mugarik ezarriko.

Xehetasunak

  • Data: 2025ko Martxoak 23
  • Ordua: 12:00 - 13:30
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.