Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick / Danimarka/ 2017 /80 minutu /4 urtetik gorakoentzat
Udare erraldoiaren istorio harrigarria | Herri txiki zoragarria da Eguzkierri, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, oso atsekabetauta daude Sebastian, Mitxi eta beste herritar ia guztiak, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak hartu du agintea. Haren jokabide makurrak goibeldu egin du herria, eta JB agertu ezik, Txist betiko jabetuko da haren karguaz.
Txiki-zinema | Txiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek. Jarraitu ezazu Txiki-zinemako programazioa!
*Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).
