Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

Yuku eta Himalaiako lorea. Txiki-zinema

2024ko Azaroak 17 | 12:00 - 13:00
IAK_agenda_Yukuetahimalaiakolorea

Rémi Durin eta Arnaud Demuynck/ Belgika, Frantzia eta Suitzarrak/2022/65 minutu/ 4 urtetik gorakoentzat

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.

Txiki-zinema

Txiki-zinema haurrek lagun eta familiartean zinemaz gozatzeko lekua da. Irudimenaren munduan barrena euskaraz bidaiatzeko aukera paregabea izango dute familiek igande goizetan 12:00etan. Jarraitu ezazu Txiki-zinemako programazioa!

 

SARRERAK EROSI

Familia-jarduerak

Xehetasunak

  • Data: 2024ko Azaroak 17
  • Ordua: 12:00 - 13:00
  • Ekitaldiaren Kategoria:
Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.