FAMILIA JARDUERA
*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.
—
Ordua: Arratsaldez
—
Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntza – 1. zikloa
—
Konpainia: Bácum
—
TELOIA IREKI AURRETIK | Beñat Etxepare programazioaren barruan dauden antzezlanetara joango diren ikastetxeetako familiei zuzendutako tailer honetan, haurrek eta gazteek, beren familiekin batera, ikastetxean ikusiko duten obraren gaiei aurrez hurbiltzeko aukera izango dute, dinamika erraz eta ludikoen bidez. Proposamena IAK eta Beñat Etxepare proiektuen arteko elkarlan baten bidez antolatu da, esperientzia artistikoa etxeetara ere eramateko eta familien arteko elkarrizketa zein kulturarekiko interesa sustatzeko.
NATZURI | Uharte misteriotsu honek oroitzapenak berriz bizitzeko aukera ematen du.
Natzuri leku magiko bat da, pertsonak beren bizitzako une garrantzitsuak gogoratu eta berriz bizitzera eramaten dituena. Uharte apart horretan, oroitzapenak gorpuztu egiten dira eta beren indar guztia berreskuratzen dute. Istorioa herriko liburutegian neska batek antzinako liburu bat aurkitzen duenean hasten da. Liburu horrek oroitzapenen uharte mitikoari buruz hitz egiten du. Istorioak liluratuta, neskak deskubrituko du leku hori ezkutuan mantentzen dela eta zorte handiko gutxi batzuek baino ez dutela aurkitzea lortzen.
Oharrak: