ALTXA KOPLA HORI! | 2017ko udaberrian ALTXA KOPLA HORI egitasmoa martxan ipini zuen Arabako Bertsozale Elkarteak eta aurtengoan bosgarren edizioa izan da. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek doinu batzuk musikaz lagunduta, entzuleengandik hurbil. Bertsolariak: Andere Arriolabengoa, Izar Mendiguren, Maddi Agirre eta Xabi Igoa izango dira eta Aintzira Gorosabel (kitarra) eta Nahiara Eizagirre (bibolina) musikarien laguntzaz abestuko dute.
*Sarrera salmenta jarduera hasi baino ordu batzuk lehenago itxiko da, sarrerak erosi nahi izanez gero aurrez aurreko salmenta egingo da kulturgunean ordubete lehenagotik (betiere, sarrera guztiak agortu ez badira).