Barrakudaren altxorra | Bere gurasoak aurkitzen saiatzen den bitartean, Chispas Barracuda Kapitainaren pirata-ontzian istripuz amaitzen da, hortzetaraino armatutako marinel beldurgarriek tripulatua eta arazo larri batekin: ez dakite irakurtzen. Berak bakarrik lagun diezaieke Phineas Craneren altxorra aurkitzen, Karibeko pirata guztien artean baliotsuena eta gutiziatuena. Horrela, bizitza betiko aldatuko dien abentura bat hasten da.
Txiki-zinema | Izaskun Arrue Kulturguneak antolatutako Txiki-zinema zikloari esker, haurrek zinemaz gozatu ahal izango dute lagun eta senideen konpainian. Euskarazko filmak izango dira protagonista, eta irudimenaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskainiko die, bai haurrei bai helduei. Udazken eta neguko igande goizetan izango dira saioak, 12:00etan. Jarraitu Txiki-zinemako programazioa eta ez galdu abentura magiko hau!
__
Oharrak: 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu. Pertsona orok, adina edozein dela ere, gonbidapena beharko du. Pelikulen adin-gomendioa informazio modura eskaintzen da, baina ez da adin-mugarik ezarriko sarrerarako.
_________________
_________________