Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

MUHA ETA AMONA LALA. Ipuin kontalaria

Otsailak 21 | 12:30

*JARDUERA HONETAN KULTURA BONUA 2026 EZIN DA ERABILI.

__

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Izaskun Arrue Kulturgunean aurkeztuko duen kontakizuna harilkatzen duen ipuina Kristina Berasainek idatzitako eta Eñaut Aiartzaguenak kolorez betetako ipuin bat du oinarri. Liburu hori saharar herriarentzako justizia eta memoriarekiko konpromiso irmo eta amets partekatu batetik jaio da. Muharen begiradatik, amona Lalaren oroitzapenen laguntzaz, herri honen historian murgilduko gara: dunak eta ozeanoak zeharkatzen dituen bidaia bat da, errefuxiatuen kanpamenduko isiltasuna herri libre bateko olatuen xuxurlarekin lotzen duena.

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin argitaratutako ipuin honek gure inguruko haurrei saharar herriaren errealitatea gerturatzea du helburu, euskarazko haur literatura aberastuz.

Horrez gainera, ipuin hau, hassanierara itzulita, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara ere joango da. Hala, haur sahararrek beren historiari buruz irakurri ahal izango dute eta gogoratu, amona Lalak dioen bezala, beren desertuak itsasoa ere baduela eta itxaropena, zeruertza bezala, infinitua dela.

Oharrak: - Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu. - Eserlekuak ez dira zenbakidunak izango eta iritsiera-ordenaren arabera beteko dira. - Eserlekuak betetzean, gainerako ikusleek kontzertua zutik gozatu ahal izango dute. 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin etorri beharko dute. Heldu bakoitzak, gehienez, 4 haur lagundu ahal izango ditu.

Doako ekitaldia

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.