Skip to main content

AGENDA

Agenda

« Ekitaldi guztiak

HOTS&HITZ. Mahaingurua eta kontzertuak

Otsailak 28 | 18:30

Iritsi dira beste urte batez, Musika Bulegoak antolatutako HOTS&HITZ Jardunaldiak. Donostia eta Bilbotik igaro ostean, Gasteizen ospatuko da aurtengo edizioa otsailaren 28an, egun osoko egitarauarekin eta sektoreari begiratzeko proposamen ausart batekin.

HOTS&HITZ jardunaldiek Euskal Herriko musika-sektorearen egoerari buruzko hausnarketa eta analisi kritikoa sustatzea dute helburu, berdintasunaren ikuspegitik. Historikoki maskulinizatua izan den sektore batean, jardunaldi hauek egungo erronkak identifikatu, egiturazko desberdintasunak azaleratu eta etorkizun bidezkoago bat irudikatzeko espazio partekatu bat proposatzen dute.

Ikuspegi intersekzional batetik, genero-desberdintasunak beste hainbat diskriminazio-ardatzekin —jatorria, arraza, klase soziala, sexu-orientazioa edo dibertsitate funtzionala, besteak beste— gurutzatzen direla ulertuta, HOTS&HITZ topagune izan nahi du musika-sektorea eraldatzeko interesa duten pertsona eta eragileentzat. Hausnarketarako ez ezik, elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta praktika eraldatzaileak irudikatzeko gune ere bada.

Aurtengo edizioan, laugarrena dena, IAK-Izaskun Arrue Kulturgunea izango da jardunaldietako egoitzetako bat. Gurean bi ekimen izango dira, 28ko arratsaldean:

  • 18:30 – 20:00 Mahaingurua: Oholtzak aurretik atzera aldatzen dira?
  • 20:30 – 22:30 Kontzertuak: Saguxar eta Alai

HOTS&HITZ jardunaldiak sektoreko profesional, sortzaile eta interesdun guztiei irekita daude, musika bidezkoago eta anitzago bat eraikitzeko hausnarketan parte hartu nahi dutenentzat.

Doako ekitaldia

Laguntzaileak

Laguntzaileak

Xehetasunak

Logotipo de IAK Izaskun Arrue Kulturgunea
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.