Katixa Agirre Gasteizko idazleak bere Barne Zerbitzuak liburu berria aurkeztuko du IAK-n. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu da, eta Durangoko Azoka baino lehen, lan berri honen inguruko xehetasunak eta honen gakoak argituko dizkigu.
1937-1943 urteetara garamatza Katixa Agirreren nobela berriak. Garai latzak. Espainiako gerra aurrena, II. Mundu Gerra hurrena: ehunka mila gizon lubakietan, itsasoan nahiz airean elkar hiltzen, baina hau ez da gizonen gerra-kontakizun ohikoa, sasoi ilun hartan bere bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituzten emakume ausart batzuei buruzkoa baizik.
________________________
DOAKOA EDUKIERA BETE ARTE
________________________